Palestinako emakumeei buruzko genero- eta kultura-estereotipoak desegiteko lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik 2012an. Komunikabideek emakume horietaz ematen duten irudiaz bestelakoa ematen saiatzen da erakunde hori, eta eragile aktibo gisara aurkezten dizkigu. Horretarako, beren estrategia-komunikazio propioak eratzen saiatzen dira emakume palestinarrak, haien gaineko estereotipoak gainditu nahirik.

Garapenaren Lankidetzarako Euskal Agentziaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du argitalpen honek, eta hau du xede: Palestinako emakume zinema-zuzendarien lana ezagutaraztea eta emakume horiek kultura-ekoizle gisara aurkeztea. Shashat erakunde palestinarraren lana erakusten zaigu argitalpen honetan. Palestinako emakume zinema-zuzendarien ikus-entzunezko ekoizpena sustatzen dihardu erakunde horrek, eta Palestinako lurralde okupatuetan (PLO) Israelen okupazioak eta patriarkatuak zer ondorio dituzten erakusten. Horrez gain, Shashatek trebatutako bi zinemazuzendari palestinar, Liali Kilani eta Areej Abu Eid, beren esperientziaz, asmoez, helburuez eta lorpenez mintzo zaizkigu.

 

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.