Ciclo de Cine Documental Unrwa Euskadi

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik; besteak beste, euskal herritarrak sentsibilizatzeko emakume arabiar eta palestinarrei buruz izan ditzaketen estereotipo kulturalen nahiz generoari lotutako estereotipoen aurrean, eta estereotipo horiek desmuntatzeko. Komunikabide tradizionalek emakume palestinarrei buruzko aurkezten dituzten irudien aurrean, sare honek emakume horien beste ikuspegi bat eskaintzeko beharra identifikatu du. Emakume palestinarrek beren komunikazio-estrategiak eratzeko apustua egiten dute, estereotipo horiekin hausteko eta beren eguneroko bizitza, pentsamendua, ikuspegiak eta ardurak erakusteko.

Shashat erakunde palestinarrak 2006. urteaz geroztik urtero Palestinako lurralde okupatuko hirietan, landa-komunitateetan eta errefuxiatu-esparruetan antolatzen duen jaialdian oinarritzen da zinema zikloa. Jaialdi horretan, emakume palestinarren, arabiarren nahiz nazioarteko emakumeen ikus-entzunezko ekoizpenak eskaintzen dituzte; kultur ekoizle gisa betetzen duten zeregina erakusten dute horrela, tokiko zein nazioarteko zinematografiari egiten dioten ekarpena, eta munduari buruz duten ikuspuntua adierazten dute. Women’s Affairs Center (WAC) GKEa 1991. urtean sortu zen Gazako zerrendan, eta Gazako jaialdiko proiekzioetan Shashat erakundeari laguntzeaz gain, emakumeen ikus-entzunezko ekoizpena sustatzen du. Jaialdi horrek lortu duen arrakastak argi erakusten du filmek zer-nolako ahalmena duten herritarrak emakumeen egoeraren aurrean sentsibilizatzeko eta Palestinan gai horien inguruko debatea sustatzeko.

Emakume palestinarren begietatik” zinema zikloak WAC eta Shashat erakundeen film laburren aukera bat eskaintzen du, horien bidez eta berorien zuzendari batzuekin nahiz Shashat eta WAC taldeetako kideekin antolatutako debateen bidez euskal herritarrak genero-desorekaren aurrean eta emakume palestinarren egoeraren aurrean sentsibilizatzeko. Emanaldiez gain, film laburren zuzendari, eta Shashat eta WAC taldeetako kide batzuekin solas egiteko aukera izan zen.

Zinema ziklo honen ospakizuna ‘Palestinako lurralde okupatuetako emakumeen inguruko begirada berriak. Palestinako eta Euskal Herriko emakumeen arteko sareak ehunduz’ proiektuaren bigarren fasearen barnean txertatzen da. Proiektu hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute.

Antolatzaileak

logo Unrwa

Diru-laguntza

logo Gipuzkoako Foru Aldundia logo Gobierno Vasco logo DFB

Parte-hartzaileak

logo Shashat logo WAC

Laguntzaileak

logo Emakunde
logo Donostiako Udala
logo Donostia 2016
logo Donostia Kultura
logo Zestoako Udala
logo Marienea
logo Malen Etxea
logo Sukubo
logo Haurralde

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.