logo Unrwa Euskadi

UNRWA Euskadi

UNRWA Euskadi 2006an sortu zen, bi helburu nagusi hartuta: Euskal gizarteari 5 milioitik gora palestinar errefuxiatuk bizi duten egoeraren berri ematea eta; 60 urtean UNRWAk burutzen duen lan humanitarioa eta babesekoa zabalaraztea. Horretarako, bi arlotan egiten du lan: Garapeneko eta laguntza humanitarioko proiektuetan eta Euskal Autonomi Erkidegoko hiru lurralde historikoetan Garapenerako Hezkuntza eta Sentsibilizazio proiektuetan. Zeharkako ardatz gisa, erakundeak Giza Eskubideen sustapen lana, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa, Bakearen Kultura eta Garapenean Genero arloa zaintzeko lana ere burutzen du. UNRWA Euskadik funts publikoak nahiz pribatuak biltzen ditu UNRWAk errefuxiatuekin burutzen dituen lanetan laguntzeko, eta euskal gizartean nazioarteko elkartasuna eta lankidetza sustatzeko.


logo WAC

Women’s Affairs Center (WAC)

Women´s Affairs Center (WAC) irabazi asmorik gabeko erakunde independentea da; 1991. urtean sortu zen, eta Gazako zerrendan egiten du lan nagusiki. Emakumeen eskubideen alde egitea du xede nagusi, bai eta genero-berdintasuna sustatzea ere, gaikuntzaren, informazioaren, ikerketaren eta programa eragileen bitartez. Erakunde honek emakumeen eskubideei buruzko ikerketa-ildo berezia garatzen du, eta ekintzak genero-ikuspegitik garatzeko tresnak eskaintzen dizkie beste erakunde batzuei. Bestalde, prestakuntza eskaintzen die unibertsitatean ikasten ari diren emakumeei, emakume langileei, aktibistei eta liderrei, emakume horiek gizarte zibilean duten partehartzea sustatzeko eta lan-merkatura sartzeko duten aukera handitzeko. Kamera erabiltzeko eta bideoak ekoizteko prestakuntza-programa bat du WAC erakundeak, Gazako zerrendako emakumeei zuzendutakoa.

WAC erakundeak zeregin berritzailea eta katalizatzailea jokatzen du Palestinan emakumeen ahalduntzean, eta emakumeen eskubideen eta genero-berdintasunaren alde egiten du, garapen iraunkorreko prozesu baten barnean.

Informazio gehiago:

Women’s Affairs Center (WAC) Website


logo Shashat

Shashat

Shashat, que en árabe significa 'pantallas', es una ONG palestina creada en 2005 que promueve la creación y producción audiovisual de mujeres directoras palestinas, así como la visibilización de las implicaciones culturales y sociales de las representaciones de las mujeres, como enfoque de empoderamiento y apoyo al aporte de las mujeres en el ámbito del arte y la cultura.

Shashat –“pantailak” esan nahi du arabiarrez– Palestinako GKE bat da, 2005. urtean sortutakoa. Palestinako emakume zuzendarien ikus-entzunezko ekoizpena sustatzen du; horrez gain, okupazioak eta kultura palestinarrak emakumeengan dituen ondorioak erakustea du helburu, eta emakumeak ahalduntzeko lan-ikuspegi gisa erabiltzen du, emakumeek artearen eta kulturaren esparruan egiten dituzten ekarpenen bidez.

Shashatek Palestinako Emakumeen Zinema Jaialdia ospatzen du urtero, “Through their eyes” izenekoa, eta WACek ere hartzen du parte, Gazan. Jaialdi horrek hainbat jarduera garatzen ditu aldi berean, besteak beste, zuzendari profesionalek gidatutako lantegiak, hitzaldi publikoak, debateak eta proiekzioak unibertsitateetan. 2010. urtean, “Zinemaren arloko bikaintasunaren saria” jaso zuen erakundeak, Palestinako Kultura Ministerioak emandakoa. 2015. urtean, Emakumearen Fundazio Euro-mediterranearrak Shashat erakundearen lan-ikuspuntua goraipatu du, eta Mediterraneoko herrialdeetan emakumeen ahalduntzearen aldeko lanean oinarritzat hartu beharreko eredua dela adierazi du.

Informazio gehiago

Shashat Webgunea

Shashatek TETRAKTYS FILMS-en laguntza du filmak nazioartean banatzeko orduan.

Informazio gehiago:

www.tetraktysfilms.com

 


2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.