2015ko otsailean UNRWA Euskadik Palestinako eta Euskadiko emakumeen erakundeen arteko topaketa antolatu zuen Marienean (Basauriko Emakumeen Etxea). Topaketaren xede nagusia euren bizipen eta lana ezagutaraztea eta emakumezko erakunde palestinar eta euskaldunen artean elkarlan sare bat sendotzen hastea izan zen. Emakumeen aurkako indarkeria, elkarte hauek erabiltzen dituzten jabekuntza estrategiak, parte-hartze politikoa eta sarean lan egiteko aukerak ziren jorratutako gaiak.

Euskal Autonomia Erkidegotik, 35 emakumek hartu zuten parte guztira, emakumeen 10 elkarte feministetako kideak guztiak eta Palestinako 3 emakumeen erakundetako ordezkarik hartu zuten parte. Hainbat emakumeen euskal elkartek (Marienea, Pikara Magazine, Mujeres del Mundo, Red vasca de apoyo a la UNMS y Plazandreok) beraien lan-estrategiak aurkeztu zituzten, beraien elkarteen jaiotza eta garapenari buruz hitz eginez. Bestalde, delegazio palestinarrak (Ohaila Shomar, SAWAko zuzendariak, Sawsan Shomar, WCLACko zuzendariak, eta Manal Tamimi, Indarkeriarik gabeko erresistentzia Batzordeetako emakume kideen ordezkariak osatua) Palestinako Lurralde Okupatuan emakumeen egoera zein den azaldu zuten, eta haien erakundeen lanaren berri eman zieten gerturatu ziren euskal elkarte feministei. 

Gazatik irteteko zailtasunak direla eta, Amal Syam eta Zeinab El Ghunaimi, Center for Womens Legal Research and Consulting (CWLRC) eta Women Affairs Center (WAC), Gazako Zerrendako bi elkarteetako ordezkariak, ezin izan ziren Topaketara etorri. Hala eta guztiz ere, sarearen sendotzearen prozesuan interesatuta daudenez gero, beraien elkarteen lana eta sareari buruzko beraien itxaropenak partekatu zituzten bidalitako bideo hauen bitartez.

Partaideek interes handia erakutsi zuten sarean lan egiten jarraitzeko, eta prozesua era egokian garatzeko gakoak konpromisoa, elkartasuna eta etengabeko komunikazioa zirela azpimarratu zuten. Era berean, Palestinako hiru parte-hartzaileek lehen eskutik euskal erakundeen lana ezagutzeko bere nahia adierazi zuten.

Topaketan jorratutako guztiaren informazioa sistematizazio dokumentu batean batuta dago.

 

 

Topaketaren argazkiak

Bideoak

Topaketaren sistematizazio Dokumentua deskargatu

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.