Retratos de Empoderamiento

Okupatutako palestinar lurraldearen egoera, Nazio Batuen aburuz, “larrialdi humanitarioen arloko egoera konplexuen” eredu argia da. Palestinar emakumeek, eta batez ere errefuxiatuek, Israelek inposatutako blokeo eta okupazioaren ondorio politikoez gain, gizarte patriarkal baten zauskadak jasaten dituzte.

Sarritan, komunikabideek palestinar emakumeen irudi jakin bat marrazten dute: biktimak, ahalmen-gabetuak eta otzanak. Errealitatea, ordea, bestelakoa da, eta badira 50 urte baino gehiago palestinar emakumeek gizarte zibil bat eratzen dutela, errefuxiatuen esparruetan eta GKEetan, oinarriko erakunde komunitarioen inguruan, subjektu aktibo gisa okupazioa, blokeoak, eta palestinar gizarte eta patriarkatuak planteatzen dituen erronkei erantzuteko.

UNRWA Euskadik, populazio errefuxiatuaren errealitatearen inguruko laguntza eta sentsibilizazio mekanismoak sustatzeko helburu estrategikoarekin bat eginez, proiektu honen bitartez, emakume euskaldun eta palestinarren elkarteen artean laguntza sareak sortzearen aldeko apustua egiten du. Estrategia honen bitartez ikuspegi estereotipatua apurtu nahi du, emakume palestinarrak beren garapen prozesuen protagonista bezala aintzatetsiz.

2012az geroztik, UNRWA Euskadik ”Ahalduntze erretratuak: Euskal eta palestinar emakumeen erakundeen artean Sareak Ehunduz” proiektuan lan egiten du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin. Bere helburua Euskadiko eta okupatutako palestinar lurraldeko erakunde feministen arteko elkartasun sare bat sortzea da. Sare horren bitartez emakume palestinarrek egunero jasaten dituzten arazoak eta palestinar emakumeen erakundeek erabiltzen dituzten borroka eta jabekuntza estrategiak ikustarazten dituzten jarduerak ipiniko dira martxan.

 

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.