Erakusketa hau UNRWAk Gazan daraman Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu baten barne dago: “Gazako emakumeen zaurgarritasuna murrizteko jabekuntza estrategiak”.  

Programa humanitario honen garapenerako heziketaren osagaiaren helburua, euskal gizarteak Gazako zerrendako emakumeen historia giza eskubideen ikuspegi feminista batetik ezagutzea da.

Sortu zen unetik, Palestinako errefuxiatuen bizitzari eta historiari buruzko alderdi ugari jasotzen dituzten argazkiak eta filmak bildu ditu UNRWAk, eta, beraz, haien esperientzien erregistro historiko garrantzitsua osatu du. 430.000 negatibok, 10.000 grabatuk, 85.000 diapositibak, 75 filmek eta 730 bideo-zintak baino gehiagok osatzen dute artxiboa.

UNRWAren material fotografiko horren bidez, hots, Palestinako errefuxiatuen duintasunaren eta erresistentziaren erregistro aparta den material horren bidez, euskal gizartea Gazako zerrendako emakumeen errealitatera hurbildu nahi du UNRWA Euskadik.

 

 

Erakusketako irudiak

Erakusketaren Kartelak

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.