IKASTURTEA HASIKO DUGU EGIN GENUEN BIDAIA ETA PALESTINAKO EMAKUMEEN EGOERAREN BERRI EMATEN

Igandea, 13 Iraila 2015 10:23

Irailean energiaz beteta hasi gara eta hemendik aurrera hainbat aktibitate martxan jarriko ditugu, EAEko eta Palestinako emakume elkarteen arteko elkartasun sarea osatzeko. Hilabete honetan eta hurrengoan hitzaldi batzuk antolatu ditugu bisitatu genituen Palestinako lurralde okupatutako emakume elkarteek zer kontatu ziguten jakinarazteko euskal gizarteari. Bestalde, argazki erakusketa lantzen ari gara. Argazkiek erakutsiko dizkigute ekainean antolatu genituen Palestinako eta EAEko emakume elkarteen arteko topaketak. Webgune honetan eta twiterrean aktibitateen berri emango dizeugu. Adi egon!

 

 

GURE BIDAIAREN BERRI EMATEN

Osteguna, 16 Uztaila 2015 10:19

Palestinatik bueltatu ginetetik bi aste pasatu dira, eta deskantsatu eta gero gure proiekturan bigarren fasea hasi da. Orain gure helburua EAEko hainbat erakunde eta elkarteri emakume palestinarren errealitatea eta bidaian ikasi duguna jakiraraztea da, elkartasun sarea sortzen hasteko.

Pasa den asteazkenean, uztailak 9, ETXELILA Emakumin Topalekuan (Ondarruko Emakume Etxean)  Amaia Egaña, ondarrutarra, hainbat emakume elkarteetako kideri eta Emakume Etxeko partehartzaideri Palestinako lurralde okupatura egindako bidaiaren inguruan aritu zen.

EMAKUME ORDEZKARITZAK PALESTINARI AGUR ESATEN DIO

Ostirala, 03 Uztaila 2015 10:16

Euskal Herriko emakume ordezkaritzak larunbatean Hebron bisitatu zuen. Hebron, munduko hiri zaharrenetariko bat da, Zisjordaniako hiri jendetsuena Jerusalem ondoren, eta sakratua kristau, musulman eta juduentzat.

Hebron Zisjordaniako hiri bakarra da non kolonia judua hirigunean dagoen. Bertan 600 kolono bizi dira, eta gutxi gorabehera 1.500 soldadu israeldar. Zisjordaniako edozein herritan okupazio militarraren egoerari lotutako tentsioa nabaritzen da baina Hebronen are bortitzagoa da.

ASKAR ERREFUXIATUEN KANPAMENTUA

Astelehena, 29 Ekaina 2015 10:14

Gaur, gure bidaiaren azken aurreko eguna , Askar errefuxiatuen kanpamentuan eegon gara. Kanpamentu horretan 16.000 lagun bizi dira, %60 gazteak dira. Gazteen egoera komunitateak aure egin behar duen erronka handienetariko bat da. Langabeziaren ondorioz, gazteak kaleetan daude ezer egin gabe, eta egoera hori arriskua da gazteentzat.

Mujeres_Palestina7_webEmakumeen egoera beste erronka handia da. Komunitateak emakumeen aurkako indarkeria-tasa altua izateaz gain, kulturak haien etxeetan isolatzen dituzte. Asakerreko emakumeen zentroa gune aparta da emakumeentzat. Zentroan independentzia sozioala eta ekonomikoa lortzeko lan egiten dute. Askarreko emakume elkartea ez dago isolatua eta beste emakume elkarte eta mugimendu sozioalekin lan egiten du.

SAWA (ELKARREKIN)

Igandea, 28 Ekaina 2015 10:11

Beroak gogor astindu du gure laugarren eguna orain artekoak bezela, Ramallah bidean. Hiri kaotiko honetan Ohaila Shomar Sawa elkarteko kidearekin izan dugu elkarrizketa. Hizkera pausatu eta lasaieko emakume honek, bere izate feministatik kontatu digu elkartean nola lan egiten duten indarkeria sexista ekiditeko. Bide honetan, aurre egin beharreko erronkak askotan bakarrik aurre egiten dituela adierazi digu. Indarkeria eta errepresioan oinarritutako testu inguru honetan, indarkeriak emakume eta haurrengan ezartzen dituzten mugak adierazi dizkigu. Ohaila Shomar-ek muga hauek markatuta ditu bere bihotz eta gorputzean “indarkeriak, gorputzeko mugak zeharkatzen dituen arren ez du gailentzen”. Definizio honen barnean kokatzen du emakumeen osasuna bortxatzen duen indarkeria psikologikoa.

GAZAKO EMAKUMEEN OSASUNA ETA ENPLEGUA

Larunbata, 27 Ekaina 2015 10:07

Gaur izan da gure azken eguna Gazan eta emakumeen egoera hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, batez ere osasun eta lan merkatuaren arloan. “Beach” errefuxiatuen kanpamentuko osasun zentrora abiatu gara. Zentro horretan egunero medikuek 1.000 paziente artatzen dituzte. Gaza jasaten ari den egoera politikoak eragin handia dauka errefuxiatuen osasunean, batez ere emakumeengan.

Gainera, emakumeen aurkako indarkeria arazo larrienetariko bat da. “Beach”eko osasun zentroan, indarkeria tratatzeko martxan jarri duten sistema integralaren inguruan aritu gara. Kasu gehienetan inportanteena indarkeria detektatzea da. Horretarako UNRWAko osasun zerbitzu guztietan indarkeriaren gaia zeharkatu egin da, eta formakuntza eman die medikuei ondo detektatzeko.

Orrialdea 1/2

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.