2013ko ekainean, UNRWA Euskadik bidaia bat antolatu zuen Palestinako lurralde okupatura, eta 10 emakumek osatutako ordezkaritza batek hartu zuen parte bidaia horretan; Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritako elkarte feministetakoak eta emakumeen etxeetakoak ziren emakume horiek. Halaber, argazkilari feminista profesional batek ere lagundu zien, bisita grafikoki dokumentatzeko.
Bidaiaren helburua, alde batetik, okupazio israeldarrak emakume palestinarren bizimoduan duen eragina zuzen-zuzenean ezagutzea, eta bestetik, elkarte feminista edota emakumeen elkarte palestinarrek beren eskubideen defentsan erabiltzen dituzten lan-estrategiak ezagutzea zen. Zortzi egunetan zehar ordezkaritzak Gazako zerrendako eta Zisjordaniako hainbat elkarte bisitatu zituen, eta guztiek beren lan-estrategiak azaldu zizkioten elkarri, hainbat arlotan: parte-hartze soziopolitikoan, osasunean, emakumeen kontrako indarkerian, ahalduntze ekonomikoaren inguruan, eta abar. Bidaian zehar 14 emakumeen elkarte eta tokian bertan UNRWAren emakumeen babeserako programak bisitatu zituzten.
Bidaiatik itzuli ostean, ordezkaritzako euskal kideek hainbat ekimen garatu zituzten han bizitakoa partekatzeko. Sentsibilizazio-jarduera horien artean, “Sareak ehunduz” izeneko argazki-erakusketaren prestaketa egon zen. Erakusketarekin batera, emakumeen mugimenduaren barneko beste erakunde batzuekin batera hainbat gunetan bideratu diren hitzaldiak eta bisita gidatuak nabarmendu dira, UNRWA Euskadiren Garapenerako Hezkuntzaren taldearen eta bidaiarien eskutik.
Bidaia baino lehenagoko hitzaldi eta bilerak
http://tejiendoredesdemujeres.org/eu/sareak-ehunduz/bidaia#sigFreeId60f3a54b5f