2012. urteaz geroztik, euskal eta palestinar emakumeen erakundeen arteko Elkartasun Sare bat ezartzeko lanean ari da UNRWA Euskadi, Euskadiko eta Palestinako emakumeen interes estrategikoak ahalduntze indibidual eta kolektibo batetik abiatuta defendatu eta zabalduko dituen gune feminista bat sortzeko eta gizarte-eraldaketa bultzatzeko.

Sareko lanak mundu osoko erakundeen arteko harremanak eta esperientzia eta jakintzen elkartrukea ahalbidetzen dituela kontuan hartuta, harrez geroztik horizontaltasunean eta sinergien bilaketan oinarrituta planteatutako elkargune bat
sortzeko lanean aritu da agentzia. Ildo horretan, Palestinako lurralde okupatuko emakumeen egoeraren ikuspegi etnozentrikoak gainditzen lagundu du, eta Palestinako erakunde feministek eta emakumeen erakundeek garatutako  strategiekin ikasi du, kontuan hartuta, desberdintasunak desberdintasun, egoera sistema patriarkalaren ondorioa dela neurri handi batean, eta Euskadiko emakumeen erakundeek ere aurre egiten diote, berdintasunezko gizarteak eraikitzeko.

Sarea sortzeko prozesu horren abiapuntu gisa, 2013ko ekainean UNRWA Euskadik bidaia bat antolatu zuen Palestinako lurralde okupatura. Bidaia egiteko ordezkaritza Euskadiko hainbat udalerritako erakunde feministetako eta Emakumeen
Etxeetako emakumeek osatu zuten. Euskadiko hamar emakumek hainbat leku bisitatu zituzten eta emakumeen erakundeekin, UNRWAko kideekin eta adituekin bildu ziren Zisjordaniako eta Gazako zerrendako hainbat hiritan. Bidaiatik itzuli zirenean, emakume horiek bidaian bizi izandakoaren lekukotasuna eman zuten hainbat jarduera eta hitzalditan, eta okupazioak, blokeoak eta patriarkatuak Palestinako emakumeen bizitzan duten eragina eta emakumeen erakundeek eta UNRWAk Palestinako lurralde okupatuan haien eskubideak defendatzeko egiten duten lana azaldu zuten.

Ondoren, 2015eko otsailean, UNRWA Euskadik bi lekuetako erakundeen arteko topaketa bat antolatu zuen Marienean (Basauri). Topaketa horri esker, Euskadiko eta Palestinako erakunde feministek eta emakumeen erakundeek sareko lan
zehatzagoa eta iraunkorragoa sortzeko premiei buruz hitz egin eta hausnartu ahal izan zuten. Detektatutako premietako bat elkar ezagutzeko eta esperientziak elkartrukatzeko premia izan zen. Horretarako, Palestinako emakumeen erakundeetako ordezkariek Euskadira elkartruke-bidaia bat egitea planteatu zuten, Euskadiko emakumeen erakundeak eta berdintasunerako guneak eta haien funtzionamendua, lan-estrategiak eta ikaskuntza eta esperientzia  rrakastatsuak
zuzenean eta sakonean ezagutu ahal izan zitzaten eta erantzuteko aukerak balora zitzaten (Euskadin zein Palestinako lurralde okupatuan).

Eskaera horri erantzuteko, 2017ko otsailean erakunde feministak eta emakumeen erakundeak ordezkatzen zituzten Palestinako hiru emakume Euskadira etorri ziren, UNRWA Euskadik Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin garatutako “Emakume palestinarrei eta beraien eskubideei aurpegia ipiniz” proiektuaren barruan. Proiektu horren helburua, nolanahi ere, Palestinako lurralde
okupatuko eta Euskadiko emakumeen erakundeen arteko elkartasun-sareen sorkuntza sustatzea da.

Bidaian, Ohaila Shomar (SAWA 9 erakundeko zuzendaria), Hiba Nuseibeh (Women’s Center for Legal Aid and Counselling –WCLAC– erakundeko nazioarteko harremanetarako ofiziala) eta Maysoun Qawasmi (Women’s Active Society erakundeko ordezkaria) hamaika euskal erakunde feministarekin bildu ziren, ikuspegiak elkartrukatzeko eta bi testuinguruetako emakumeen egoeraren berri emateko. Bidaia baliagarria izan zen, halaber, ideiak eta estrategiak elkartrukatzeko eta erakundeek emakumeen ahalduntzea sendotzeko erabiltzen dituzten mekanismoak ezagutzera emateko.

Zortzi eguneko bisitaldia izan zen, 2017ko otsailaren 13tik 22ra bitarte. Egun horietan, Palestinako ordezkariek honako erakunde hauek ezagutu ahal izan zituzten: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Erakundea, Gasteizko Jabekuntza
Eskola, Donostia, Ermua, Ondarroa, Basauri, Eibar eta Durangoko Emakumeen Etxeak, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pikara Magazine aldizkaria, Plazandreok talde politikoa, Bilgune Feminista erakundea eta Emakunde (Emakumearen Euskal Erakundea).

Argitalpen honen helburua bisitaldian erakunde guztiek egindako elkarrizketak eta topaketak eta azaldutako lekukotasunak eta esperientziak jasotzea da. Bidaia Palestinako lurralde okupatuan hasi (aipatutako Palestinako 3 erakundeek eguneroko lana betetzen duten lekuan, alegia), bidaian bisitatutako Euskadiko herrietan jarraitu zuen, eta bisitan etorritako emakume palestinarrek eta bisita jaso zuten euskal emakumeek topaketetan sororitateari lotuta landutako ikaskuntza eta guneekin amaitu zen.

 

2012an, Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean elkartasun-sare bat osatzera zuzendutako lan-estrategia bati ekin zion UNRWA Euskadik.

info +

 

Informazio Juridikoa

Proiektuaren Sortzailea

Unrwa Euskadi

Bizkaiko Ordezkaritza
  • Hurtado de Amezaga kalea, 10 - 1º, 2 ofizina. 48008 - Bilbo (Bizkaia)
  • 944 34 67 31
Gipuzkoako Ordezkaritza
  • Oquendo kalea, 13 - 3º. 20004 - Donostia (Gipuzkoa)
  • 674 08 19 93

Kontaktua

Utilizamos cookies propias para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.